XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HISTORIA Aurrekari historikoakHistoriaren hasiera-hasieratik izan dugu igeriketaren aztarnen berri.
Pentsa daiteke animaliei ikasita sortu zela.
Hasiera hartan onuragarria eta behar-beharrezkoa izan zen eta ez zen kirola izan.
Bestalde, igeriketa oso funtzio garrantzitsua izan da elikagaiak aurkitzeko nahiz urak dituen oztopoak gainditzeko.
Bainuaren eragin osasungarriak eta higienikoak ere lagundu egin du igeriketa zer den jakiten.
Egiptoko kulturaEgiptoko kulturaren garaiko igeriketak garbi asko erakutsi digu zer nolakoa zen Nilo ibaiaren ustiatzea; beharrezkoa omen zen haien segurtasunean, eta ez da harritzekoa urarekin denbora pasan aritzea.
Hortaz, denborapasako jarduna izateaz gain, igeriketa beharrezkoa zen uretara erori edo ontzi bat hondoratuz gero.
Zenbait dokumenturen arabera, erregeen odoleko printze eta printsesak behartuta zeuden igeri egiten ikastera.
Zenbait grafiko ere aurkitu dituzte; igerilariak krol praktikatzen.
Nolanahi ere, krol ez da igeri egiteko era naturala.
Hortaz esan dezakegu igeri egiten irakasten zutela.
Grezia eta ErromaGrekoek igeriketa ibai eta itsasertzeko uretan praktikatzen zuten.
Marrazki eta baxuerliebe ugariren bidez jakin izan dugu horren berri. Izan ere, gurasoen betebeharra zen haurrei igeri egiten irakastea, haien segurtasuna ziurtatzeko.
Orain gutxi Paestum-en aurkitutako marrazki batean plataforma handi batetik egindako
Grezian nahiz Erroman, antzinako bi gizarte esklabistarik garrantzitsuenetan, denborapasa iharduera ezagunena izan zen igeriketa.
Igeriketa txapelketak ez ziren antzinako Joko Olinpikoetan sartu, joko eremutik gertu urik ez zegoelako edo, agian.